Publikoari gorroto publikoa

Guaixe 2013ko maiatzaren 3a

Antzerkia ez da ezer publikorik gabe. Beraz, baditugu bi ikusle (Miren Tirapu eta Iñaki Ziarrusta). Bi, bakar bakarrik. Aktore bat (Ander Lipus) eszenatokian, amorratuta bi aktore soilik daudelako. Antzerkiari, egoerari dion gorrotoa haizatuko taulatik. Antzerkiari buruzko solasaldiarekin hasi eta publikoari dagokion lekua eta beste. Baina bi haiei emanaldiaren ardura hartzeko eskatuko die; ez modu xamurrean, arimaren barrunbe ilunenak agertzen direlarik, guztia antzerkia bada ere. Antzerkiari buruzko antzerkia, harago doana. Ikusleek obraren zati gehiena eserita ematen dute, ikusle kondizioari dagokien eran, baina espazio ezberdinetan. Aktore bat eszenatokian, hainbat pertsonaia jokatzen, azaltzen. Huts teatroa Xabier Mendigurenek 1985ean idatzi zuen Publikoari gorroto obra taularatuko du etzi "testu honen haragia gordin serbitzeko asmoz".