Mariñelarena Jerezen

Guaixe 2013ko maiatzaren 9a

Asteburuan Espainiako Saria hartu zuen Jerezek, Munduko Abiadura Txapelketarako baliagarria den proban. Milaka motorzale bildu ziren Jerezeko zirkuituan eta lasterketak ere ikusgarriak izan ziren. Goi mailako ikuskizun horretan pilotu sakandar bat aritu zen, Alex Mariñelarena irurtzundarra (Targobank Motorsport, Suter). Mariñelarenak gonbidatu moduan hartu zuen parte Moto G2 kategorian. Lasterketako txapelduna Esteve Rabat katalana izan zen (1´43.141). Alex Mariñelarena 32.a sailkatu zen (1´46.04). Irurtzundarra pozik zegoen munduko proban parte hartu izanagatik, eta argi zuen helburua esperientzia hartzea zela. Alde horretatik, oso positiboa izan da Jerezen egindako lana. Mariñelarena Espainiako Abiadura Txapelketan zentratuta dago. Lehendabiziko lasterketa, Montmelokoa, irabazi egin zuen, eta hurrengo proba maiatzaren 26an jokatuko du, Aragoiko MotorLand-en.  Olias Nafarroako ZirkuituanLarunbatean Motoziklismoko Open Koparako baliagarria den lasterketa jokatuko da Los Arcosen, Nafarroako Zirkuituan. Aipatu lasterketa Zona Norte Abiadura Txapelketarako baliagarria izango da. Bertan lehiatzeko asmoa du Juanma Olias pilotu irurtzundarrak (Kawasaki). Kronometratutako entrenamenduak 8:30etik aurrera hasiko dira eta lasterketak 12:40etik aurrera.