Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzunen euskarak bizi duen egoera hobetzeko lan egiten du aspalditik Aizpea euskara taldeak. Hainbat arlotan makina bat jarduera garatu ditu. Hizkuntzaren normalizaziorako ezinbesteko jotzen ditu euskarazko hedabideak. Horregatik, euskara taldean ezinegona sortu zen Bierrik fundazioak astekaria soilik bazkideei banatzea erabaki zuenean. Aizpeakoek primeran ulertzen dute Bierrik-en larritasun ekonomikoek gerrikoa estutzera eraman dutela eta, ondorioz, banaketa zabalaren ordez, soilik bazkide direnei uzten zaiela etxean, gainontzekoek toki publikoetan eskuratu dezaketelarik. KanpainaHedabideek eta hizkuntzaren aurrerabidean duen eraginaz jakitun, Aizpea euskara taldeak Bierrik fundazioarekin harremanetan jarri zen. Irurtzunen euskararen aurrerabiderako tresna ezinbestekotzat jo dute astekaria. Horregatik, fundazioari eskatu diote Irurtzunen lehengo banaketa sistemara bueltatzea eta bazkide ez direnei banatzea. Aizpea euskara taldea banaketa horren kostua ordaindu eginen du. Aurten soilik. Horrekin batera euskaltzale irurtzundarrek Bierrik fundazioaren aldeko bazkide kanpaina berezia aurrera eramanen dute. Informazio orria banatzearekin batera Pikuxar euskal txokoan bazkide egiteko formularioak jasotzeko buzoia jarriko dute. www.guaixe.net atariaren bidez ere bazkidetu daitekeela ere gogoraraziko dute. Bazkideen abantailakSakanako 80 komertzio baino gehiagotan deskontuak.Diseinu eta inpresio zerbitzuan %5eko deskontua.Errenta aitorpenean bazkide kuotaren %25eko desgrabapena.Bazkideen hileroko zozketetan parte hartzea.Guaixea astero gutunontzian.Beleixe 24 orduz eta www.guaixe.net uneoro.