Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txomin Nagore Arbizu futbolari irurtzundarrak (1974-08-26) profesional mailako 501. partida jokatu berri du Numantzia taldearekin, "500ekoen klubean" sartuz. Oso jokalari gutxi daude horrenbeste partida jokatu dituztenak, eta zalantzarik gabe hori ohore handia da irurtzundarrarendako. Osasunan trebatu zen Txomin Nagore, Osasuna 2. mailan zegoenean. Gero Athletic taldera egin zuen salto, eta hortik aurrera Numantzian, Madrilen, Mallorcan, Vigon eta Levanten aritu zen, atzera ere Numantziara jotzeko. Egun, bigarren mailan dabil Numantziarekin, eta taldeko kapitaina da. Goi mailan horrenbeste denbora egoteko argi du lan eta esfortzu asko egin behar dela. "Asko zaindu behar duzu, bai fisikoki eta baita psikologikoki ere. Denoi gustatu izan zaigu gauez ateratzea, baina profesionala zarenean beti izan behar duzu profesionala, eta jakin behar duzu badaudela ezinezkoak diren gauzak, beste pertsonek baino sakrifizio gehiago egin behar ditugula" adierazi du jokalari nafarrak Diario de Noticias egunkarian.Ia 39 urte dituenean, oraindik sasoi betean dago Txomin. "Fisikoki ongi sentitzen naiz eta egoerak horrela jarraitzen badu futbolean jarraitu nahiko luke, beste denboraldi bat bada ere. Dena den, argi dago mundu honetan guztiak duela iraungitze data" azpimarratu du jokalariak. Ea 40 urteak futbolari moduan ospatzen dituen. Nagoreren ibilbideaOsasun 81995-1997), Athletic Club (1997-1999), Numancia (1999-2001), Atletico de Madrid (2001-2003), Mallorca (2003-2004), Celta de Vigo (2004-2005), Levante (2005-2006) eta Numancia (2006-...).