Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtero moduan, maiatzaren 23an edo 24an hasiko da Iratxo Botxa Txapelketa, taldekakoa. Txapelketa Iratxo elkarteko botxategian jokatuko da, maiatza eta ekaina bitartean. Izena ematea zabalik dago eta parte hartu nahi duten taldeek maiatzaren 19a baino lehen eman beharko dute izena Iratxo elkartean. Botxa petanka antzeko jokoa da, eta Iratxo elkarteak lan handia egiten du aipatu jolasa erakusten, bulkatzen eta sustatzen. Horrela, herriko txikiei erakusteaz gain, haurrendako txapelketa, binakako txapelketa, Berriozar eta Irurtzun arteko txapelketa eta banakakoa antolatzen ditu, besteak beste. Botxa zer den jakitekoItziar Matxain irurtzundarrak Lehen eta Oraingo Botxak izeneko dokumentala egin zuen aurreko urtean, botxei buruzkoa. Ondoko helbidean dago ikusgai: http://www.youtube.com/watch?v=iSgvvMtZW6k