Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ohorezko mailako play offak. Final laurdenak:Triman Navarra Xota - Inter Movistar (ostiralean, 19:30ean, Iruñeko Anaitasunan)Bartzelona - Rios RenovablesEl Pozo Murcia - Santiago FutsalCaja Segovia - Umacon ZaragozaOhorezko mailako titulua lortzeko borroka, play offa, asteburuan hasiko da. Ohorezko mailako ligan lehen 8 postuetan sailkatu diren taldeak lehiatuko dira play offetan: Bartzelona (65 puntu), El Pozo Murcia (59 p.), Inter Movistar (57 p.), Caja Segovia (53 p.), Umacon Zaragoza (47 p.), Irurtzungo Triman Navarra Xota (45 p.), Santiago Futsal (43 p.) eta Tuterako Rios Renovables (36 p.). Hortaz, Nafarroako bi taldeak ariko dira. Play offetako final laurdenetako joaneko partidak asteburu honetan jokatuko dira, itzulerako partidak maiatzaren 25ean, eta berdinketa hausteko 3. partidak jokatu behar izanez gero, maiatzaren 26an. Finalerdietako joanekoak ekainaren 1ean jokatuko dira eta itzulerakoak 2an. Hirugarren partida jokatu behar bada, ekainaren 8an. Eta final handia 5 partidetara jokatuko da, ekainaren 11n, 15ean, 16an, 22an, eta 23an. Talde ahaltsua sorpresaz hartzeraTriman Navarra Xotaren arerioa, final laurdenetan, Inter Movistar taldea izango da. Partida ostiralean jokatuko dute, etxean, Iruñeko Anaitasuna pabilioian, 19:30ean. Ordua aurreratuta jokatuko dute, egun horretan Errege Kopako futboleko finala jokatzen delako. Inter Movistar ligako oilarretako bat da, talde boteretsua, Trimanen aurrekontua ia hirukoizten duena eta arerio oso latza. Baina Irurtzungo taldea hazi egiten da arerio ahaltsuen kontra eta Imanol Arregi entrenatzaile irurtzundarra eta bere mutilak burubelarri ari dira prestatzen. Iazko play offetan Inter Movistarren kontra aritu zen ere Triman final laurdenetan, baina berdindu ondoren penaltyetan hobe asmatu zuten madrildarrek eta aurrera egitea lortu zuten. Ea aurten egoera aldatzen den. Sarrerak salgaiOstiraleko partidako sarrerak salgai jarriko dira asteazkenean eta ostegunean Anaitasuna pabilioiko txarteldegian, 18:00etatik 20:00etara. Partidaren egunean bertan txarteldegia zabalik egongo da 18:00etatik aurrera. Helduek 8 euro ordaindu beharko dituzte, 10-17 urte bitarteko gazteek 3 euro eta 10 urtetik beherakoek sarrera dohainik izango dute. Bazkideek ez dute ordaindu beharko. Lacturaleren kamisetaTrimanen partidara Lacturale esneko brick hutsa ematen duten lehen 400 pertsonek Lacturaleren kamiseta jasoko dute opari.