Inasa erosten interesa zuen atzerriko inbertitzaile bat bazegoen. Enpresaren hartzekodunen lehiaketan zegoela bazekien inbertitzaileak. Horregatik, enpresaren egoera gainbegiratzen zuen Sindicatura talde administratzaileari zuzendu zitzaion apirilaren 30ean Inasa erosi nahi zuela azalduz. Sindicaturatik erantzuna: "sentitzen dugu, baina berandu iritsi zarete". Gezurra zen. Izan ere, Inasako makinariaren zati baten salmenta astelehenean sinatu baitzen Bilbon. Horretarako, Inasako egungo jabearen Baikap-en (Bavaria Industrial Kapital AG) abokatuak asteburuan lanean izan ziren. Astelehenean despeditu zen salmentari alegazioak aurkezteko epea. Beraz, Inasa ixteko borondatea besterik ez zegoen salmenta ixteko presa horren atzean. Bridgnorth Aluminium Limited enpresa ingelesak eskuratu du lote hori 3,1 milioi eurotan. Irango Razan Saafek, berriz, 1,3 milioi euroko balioa duen lotea. Eta saltzeko falta den makinariaren %20an 7 enpresek dute interesa. Haren balioa 1,2 milioi euro da. Salmentak Netbit konpainiaren bidez egin dira. Makinaria guztia 5,6 milioitan salduko dute. Langileak Bilbon egindako salmentan atzera egin zitekeen edo ez zalantzak izan ziren, abokatuek iritzi kontrajarriak izan baitziren. Langile batzuk etsi egin zuten atzo. Besteek gaurko, 17:00etan, batzar irekia deitu dute lantegiaren atean. Bihar LourdesGoikoetxearekin biltzen saiatuko dira. Haietako batek esan digunez, "makinak lantegian dauden bitartean aukerak daude". Inasako langileek azken asteetan denbora irabazi eta inbertitzaileari aukera emateko lanean aritu izan dira. Gaur zen Iruñera etortzekoa eta Inasa biziberritzeko zuen egitasmoaren berri eman behar zion hartzekodun handiena den bankuari, Nafarroako Gobernuari eta epaileari. Ondoren, Baikapeko Santiago Gonzalez Berganzones eta hartzekodunen prozesuaz arduratu direnekin biltzekoak ziren. Langile batek ziurtatu digunez, makinariaren salmentarekin hartzekodunek dirua galdu dute, inbertitzailearen aukera onuragarriago zen haiendako. Langile beraren esanetan borondate pixka bat izan balitz Inasaren etorkizuna beste bat litzateke. Gonzalez eta Baikap Nafarroan pertsona non grata izendatzea ere eskatu dio Parlamentuari.Egoera zein zen jakinda astelehen goizetik Inasako langileak lantegiaren atean bildu ziren. Astelehenean bertan lehen batzarra egin zuten nondik nora jo aztertzeko. Bi langile, Angel Cuevas eta Mikel Lekuona, gaua atean eman zuten. Inasa desegitearen kontra zeuden. Inasaren historia laburra1956-07-26 Huarte taldeak sortu zuen Inasa, Irurtzunen.1962an Amerikako Estatu Batuetako Reynolds taldea akziodun egin zen.1973an Reynolds taldeak ia kapital guztia eskuratu zuen.1998an Reynolds-ek laminazioa VAW-i eta estrusioa Alcoari saldu zion.2002an Hydrok VAW enpresa erosi zuen.2009-12-02 Hydrok Baikapi saldu zion lantegia.