Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udalak 20.000 euro bideratuko ditu lehen solairuko aldagelak eraberritzeko eta behekoan haurrek, gurasoek eta mugikortasun murritza dutenak erabiltzeko aldagelak eginen diraAurrekontu Parte-hartzaileen taldeak lau lan proposamen aurkeztu zizkien irurtzundarrei eta igerilekuan lan horiek eginda oztopo arkitektonikoak kentzeko egitasmoak jaso du babes gehien. 359 bozetatik 150. Atakondoako eskolako aldagelak aldatzearen alde 86 irurtzundar agertu ziren, 64 babes lortu zituen musika eskolako leihoak eta balkoiak aldatzea, euria jasotzeko hodi berriak, eraikuntzaren kanpoko aldea margotzea eta ate nagusia aldatzeko egitasmoak. Azkenik, herrian eta bere inguruan txirrindula ibilbide bat egiteko egitasmoaren alde 52 irurtzundar azaldu ziren. Hirugarren urtez erabaki dute irurtzundarrek udalaren aurrekontu baten zati bat zertara bideratu. Duela bi urte Larraun ibaiaren inguruan eta Biaizpe aisialdirako egokitu zen. Joan den urtean, berriz, espaloiak eta seinaleak errespetatzeko kanpaina jarri zen martxan. Hala, aldapan dauden espaloietan barandak jarri dira, baita autoak espaloi gainera ez igotzeko elementuak ere. Horrekin batera, kiroldegi ondoko aparkalekua egokitu da eta eskolara ikasleak sartu eta atera baino ordu erdi lehenago ibilgailuen pasa mugatu da. Azken hori herri barruan autoa gutxiago erabiltzea sustatzeko.