Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hezkuntzan, osasun arloan, ongizatean eta abarretan eskuineko politikek Nafarroako gizartean utzi duten arrastoa. Horiek guztiei ustelkeria, nagikeria eta oinarrizko giza eskubideen okertzea gehitu behar zaie. Osagai horiekin ondu dute Nafarroako egoerari buruzko komedia satirikoa Javier Esteban, Ainhoa Juaniz eta Isabel Azpirotz aktoreek. Umorea tresna hartuta egungo egoeraren karikatura barregarria antzeztuko dute, errealitatean oinarrituta duten egoera eta hitz jokoetan oinarrituta. Nafarroako Euskal Herria Bildu koalizioak sustatu duen ikuskizuna "aldaketaren aldeko aliantza soziala iruten" jarraitzeko bide bat izan nahi du, koalizioak badakielako Nafarroan "adostasun zabalak behar ditugula, desberdinen arteko akordioak". Apirilean Altsasun arrakasta izan ondoren iritsiko da gaur Irurtzunera.