Parlamentuak Inasakoa ez errepikatzeko neurriak eskatu ditu

Guaixe 2013ko maiatzaren 20a

Nafarroako Parlamentuko bozeramaileen batzordeak nahigabetua azaldu da gaur, "hartzekodunen lehiaketan dagoen Inasa berriro zabaltzeko haren makinariaren salmenta eteteko ahaleginak alferrikakoak izatea". Parlamentuko taldeek gaitzetsi egin dute "makinariaren salmenta sinatu dutenen gizarte sentsibilitate eskasa" salatu dute, "inbertitzaileei haien proiektua aurkeztua azaltzeko betarik ere ez die eman". Hori kontuan izatekoa dela aipatu du.  Bestalde, Parlamentutik Nafarroako Gobernua animatu dute "hartzekodunen eskubideak kaltetu gabe, enplegua sortzeko interes orokorra hobe defendatzeko lege aldaketak sustatu ditzala, bai Nafarroako Parlamentuan nola Espainiako Kongresuan". Azkenik, Parlamentuko taldeek elkartasuna azaldu diete Inasako langileei. Talde sozialistak aurkeztutako mozioa aho batez onartu da.