Inasa, esperantzarako 48 ordu

Guaixe 2013ko maiatzaren 22a

Inasa bizirik mantentzea "gaur egun" posible dela uste dute hainbat langilek: "inbertsiogilearen interesa hor jarraitzen du; eta aukera juridikoak ere badaude, hartzekodunen prozesu honetan posible da eskaintzak egitea; gainera, horretarako bideak ireki dira".  Inbertsiogile baten "apustu serioa badago Inasan aukerak daude, baita lege aldetik ere. Salmenta atzera bota daiteke". Prozesuko hainbat eragilerekin elkarrizketetan aurrerabideak izan direla azaldu dute. Borondate kontua dela adierazi dute eta haien buruari jarri dioten zeregina da lantegitik makineriarik ez ateratzea. Langileen ordezkariek azaldu dutenez, hartzekodunen prozesuaren une honetan enpresatik makineria ateratzeak "etorkizuna baldintzatu dezakeelako. Hori ez gertatzeko makineriak hemen gelditu beharko du". Inbertsiogile batek benetako proposamena egiten badu 135 lanpostu baino gehiago sortu daitezkeela azaldu dute. Bestalde, Baikapek 13 langileko enpresa batendako aurkeztu duen borondatezko hartzekodunen lehiaketa makineria saltzeko "iruzurra" dela salatu dute. Langile harresiaBaikap-en (Bavaria Industrial Kapital AG) Bridgnorth Aluminium Limited enpresari Inasako makineriaren zati bat 1,3 milioitan saldu zion. Gaur enpresa ingelesko hiru langile Irurtzunen egon dira. Enpresaren atean zaintza egiten ari ziren langileek 16:00ak aldera langile harresia sortzeko deia egin dute, susmoa baitzuten makineriaren tresneria elektronikoa eramateko asmoa izanen zutela, geldituko litzatekeena baliogabe uzteko. Inasako enpleguaren defentsan deialdiari erantzunez hainbat langile eta makina bat sakandar bildu dira lantegiaren atean. Eta ingelesei argi utzi diete pertsonen joan etorria errespetatuko zutela, baina inolaz ere materiala ateratzea. Horretarako langile harresia sortu dute. Guardia Civilaren babesa eskatu dute eta haiekin negoziatu ondoren, zihoazen autoan inolako tresneriarik ez zegoela baieztatu dute Guardia Civilek eta ondoren, Inasaren aldeko oihu artean, atera egin dira. Antza barruan furgoneta bat utzi dute. Inasako langileek enpresaren ate ondoan zaintzarako estalpea prestatu dute eta han geldituko dira haietako batzuk, zaintza egiten eta mugimendurik badago alarma deia zabaltzeko prest eta Inasatik inolako makinarik ez ateratzeko. Sakandarrei eta nafarrei lantegiaren Inasako eta ibarreko enpleguaren  alde egiteko eta behar den guztietan langile harresiari batzeko deia egin diete, "espekulatzaileei aurre egiteko". SalduSantiago Gonzalez Berganzonesek makinariaren lote bat 3,1 milioi eurotan Bridgnorth Aluminium Limitedi saldu dio. Irango Razan Saafek, berriz, 1,3 milioi euroko balioa duen lotea. Gainontzekoa 1,2 milioi eurotan dago salgai Netbit atarian eta 7 enpresek dute interesa.