Nortzuk jantziko dituzte txapelak?

Guaixe 2013ko maiatzaren 24a

Finalak jokoan larunbatean, 9:00etan21. Irurtzungo Pilota Txapelketa-Lacturale bukaerara heldu da. Larunbatean, Irurtzungo Trinitate festen ospakizunen barruan, txapelketako finalak jokatuko dira Irurtzunen, goizeko 9:00etatik aurrera. 6 final daude jokoan: umeena, kimuena, haurrena, kadeteena, gazteena eta helduena.150 pilotari baino gehiago lehiatu dira Irurtzun Pilota Klubak antolatutako txapelketan eta urtetik urtera garrantzi handiagoa hartzen ari da Irurtzungo txapelketa. Horrenbeste partida antolatzeak lan asko ematen du. "Nola egiten den? Ordu asko sartuta" kontatu digu klubeko kide Migeltxo Berazak.Txapelketan Euskal Herriko eta Errioxako makina bat klubeko pilotariak lehiatu dira, asko euren mailetan puntan dabiltzanak. Lehia ikusgarrien ondoren, finalak jokatuko dituzte. Hainbar pilotari sakandar heldu dira finalera: Laso-Azpiroz (Irurtzun), Olaetxea-Alberdi (Aldabide), Bakaikoa (Erreka) eta Ezkurdia-Irañeta (Irurtzun). Ea txapelak ere hemen geratzen diren.Omenaldia Sarasolari eta NagoreriFinaleko ekitaldia Irurtzungo pilota klubari lotuta egon diren bi pertsonei omenaldi beroa egiteko aprobetxatuko dutela adierazi digu Migeltxo Berazak. Alfredo Sarasola "Canchero", urte luzez klubeko monitore izandakoa eta Jorge Nagore, klubari bizitza guztian lotura egon den irurtzundarra omenduko dituzte. "Urte askotan lan handia egin dute Irurtzunen pilota sustatzeko eta omenaldia merezi dute" adierazi digu Berazak. Frontoi baten itxura duen oroigarria edo plaka jasoko dute biek. Ondoren, zuzendaritzak eta beste eginen duten bazkarira gonbidatuko dituzte.21. Irurtzungo Txapelketa-Lacturale: FinalakLarunbatean, maiatzak 25, goizeko 9:00etatik 15:00etara, IrurtzunenUmeak: Laso - Azpiroz (Irurtzun) / Albeniz - Unanue (Añorga)Kimuak: Zabaltza - Igoa (Ardoi) / Oskoz - Cuairan (Oberena)Haurrak: Olaetxea - Alberdi (Aldabide) / Salaberria - Mariezkurrena (Erreka)Kadeteak: Okiñena - Irurita (Oberena) / Marcos - Aizpuru (Titin)Gazteak: Espinal - Sarasa (Huarte) / Bakaikoa - Mariezkurrena (Erreka)Helduak: Ezkurdia - Irañeta (Irurtzun) / Santxo - Urruzola (Usurbil)