Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar goiz-eguerdian Irurtzungo plazatik pasatzen den guztiak arroza prestatzeko modu ezberdinak ezagutu eta haiek dastatzeko aukera izanen du. Irurtzungo kulturaniztasun gastronomikoak horretarako aukera ematen du eta horregatik hura ikusgarri egin nahi izan dute, beste behin ere. Atzerrira joan gabe hainbat tokitako kultura ezagutzeko, jakiak dastatzeko modua izanen da. Gainera, arroza prestatzeko errezetak eskuratu, "sekretuak" partekatu eta sukaldariekin iritziak trukatzeko aukera emanen du Munduko Arrozak ekimenak. Senegalgo, Marokoko, Ekuadorreko, Irurtzungo eta Argentinako gastronomia ezagutzeko aukera izanen da bihar.Dena ez da sukaldaritza izanen. Plazatik pasatzen diren guztiek hainbat irurtzundarren jatorrizko musika (musikari bere-berea), jolasak, hizkuntzak, arabiar grafia ezagutzeko tailerra, janzkerak ezagutzeko bidea emanen du. Adin guztietarako prestatutako jarduerak izanen dira ere. Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak antolatu du ekimena Irurtzungo Udalaren eta Itxipururen laguntzaz. Guztiek ere, plazara joan, begiratzera, galdetzera eta dastatzera gonbidatu dute.