Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar hasiko dira festa txikien ospakizunak eta bi elkarteren urteurrenek aparteko giroa jarriko dute Irurtzunen. Erga Larreak elkarteak 25 urte bete ditu eta Pikuxar euskal txokoak, berriz, 10 urte beteko ditu zabaldu zenetik. Erga Larreakoak Iñaki Bizkai akordeoilariarekin kalejiran ibiliko dira bihar 12:30etik aurrera. 14:30ean elkartean bazkaltzera 41 kide bilduko dira. Eta mahaitik jasotakoan Pikuxarrekoekin bilduko dira eta, txaranga lagun, guztiak kalejiran ariko dira. Elkarteko kide Josu Gonzalezek esan digunez, berriki 11 bazkide berri sartu dira eta 74 dira dagoeneko. Inork nahi balu bazkide egiteko aukera badagoela azaldu digu Gonzalezek. Elkartea biziberritzeko ahaleginetan ari dira. Festetan kalderete lehiaketan laguntzen du elkarteak eta hango kide batek San Martinen postre lehiaketa antolatzen du. "Beste gauza batzuk ditugu buruan, herrirako gehiago egiteko". Pikuxarkoek, berriz, hasteko eta behin eguerdian doako pintxo dastatzea eskainiko dute euskal txokoan bertan. Ondoren urteurren bazkaria izanen da. Handik jaso ondoren, Galtzagorri txaranga lagun dutela herrian barna poteoan ibiliko dira. 20:00etan Barazki gunea musikaz beteko dute Txep eta Stupenda Jones taldeak. Eta musikarekin despedituko dute urteurrena Pikuxarren, gauerditik aurrera Etxeko DJ ariko baita musika jartzen. Irurtzungo euskal txokoak gaur egun 80 bat bazkide ditu. Eta berriak hartzeko ateak zabalik dituzte. Bertatik azaldu digutenez, bazkide izan nahi dutenek orain dute eskaera egiteko aukera ona. Izan ere, heldu den hilean, garagarzaroan, batzarra egitekoak dira eta han erabakitzen da bazkide berrien sarrera.Kantatzeko gonbiteaIrurtzundarrei biharko eskaintza hori eginen diete. 19:00etan dago hitzordua jarrita. Kantatzea gustatzen zaion jendea elkartu eta betiko euskarazko eta gaztelaniazko kantak abestuz ongi pasatzeko asmoa dute buruan biharko deialdiaren antolatzaileak. Juan Angelek azaldu digunez, afaldu ondoren kantatzen diren 50 bat kantu bildu dituzte biharko. Ibilbidean barna zenbait geldialdi egin eta haietako bizpahiru abestuko dituzte. Akordeoilariren baten laguntza izanen dute horretarako. Juan Angelek azaldu digunez, biharkoa ongi ateraz gero esperientzia errepikatzeko ideia ez dute baztertu. Kantuzaleak Tahona parean biltzeko deia egin dute. Handik Matxainera jaitsiko dira, gero Elizpea kaletik barna Gernika parkera jotzeko. Kantuzaleak ondoren Trinitatea, Amaia, Herria, Andia eta Lizarra kalea ibiliko dituzte, frontoi zaharretik plazara agertzeko. Jendearen gogoen arabera ibilbidea luzatu edo moldatuko dute, hurrengo deialdietarako baliagarria dena. EgitarauaMaiatzak 25, larunbata9:00etatik aurrera Irurtzungo XXI. Pilota Txapelketaren finalak (6 maila). Domingo Nagore eta Alfredo Sarasola omenaldia.10:00etatik 14:00etara Munduko Arrozak. Erga Larreak eta Pikuxarren Urtemuga (Eguenan zehar)17:30etik 20:30era Birziklatutako golf zelaiaren ikuskizuna.19:00etan Irurtzunen Kantuz.22:00etatik aurrera VI. Larrazpitek. Maiatzak 26, igandea 9:00etan Dianak, gaiteroak. 11:00etan Ergako trinitatean meza euskaraz.12:00etan Meza gaztelaniaz. Ondoren otamena.17:00etan Lara Larica antzezlana, kultur etxean. Zirika Zirkus Taldea17:30etik 20:30era Dantzaldia Modestorekin.LarrazpitekMusika elektronikako seigarren jaialdia Konbat edizioa izendatu du Larrazpi gazte elkarteak. Gauean plateretan honakoak txandakatuko dira: Iker Allo & Xabi DC; Nóle & Gordon; Arriza & Editer; Inaland & Nitro; Kirikol& Xabi the butcher eta Iker& Gonzalo.