Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Goiz, arrats eta gaueko txandetan Inasako langileak enpresako atean zaintza txandak egiten segitzen dute aurreko astetik. Lantegian ez da mugimendurik izan baina atzo "makineriaren parte garrantzitsuak ateratzeko asmoen berri" jaso zuten langileek. Horregatik, sakandarrei gaur 16:00etan enpresako atera joateko deia egin diete, "harresia sortzeko". Bestalde, ostegunean, 18:00etan eginen den manifestazioan parte hartzera deitu dute. Langileek, bestalde, inbertitzaileak enpresan interesa duela berretsi dute. Fernando Carrion Galartzak esna digunez, "guk ez dakigu ezer, baina bulegoetan mugimendua dago. Inbertitzailea administrazioarekin, epailearekin eta enpresarekin ere bilerak egin dituela azaldu digu Carrionek. "Baina Santiago Gonzalezek eta Baicap-ek makineria ateratzea lortzen badute langileen etorkizuna nola lapurtzen den ikusiko da". Horregatik, Nafarroako Gobernuari Inasaren eraistea nola edo hala eragoztea exijitu diote.