Euria gorabehera, primerako arrozak

Guaixe 2013ko maiatzaren 29a

Irurtzungo Foru plazako aterpean babestuta, munduko hizkuntza ezberdinak lantzeko jolasak, zuzeneko musika, grafia arabiarra... Irurtzun, Maroko, Senegal, Argentina eta Ekuadorreko sukaldariek arroza prestatu zuten, nork bere erara. Prestaketak ezberdinak, baina osagaia bera, arroza. Eta pertsonek; eguna elkarrekin partekatzeko aukera izan zuten: sukaldeko errezeten inguruko galderak eta beste eginez. Munduko Arrozen Irurtzungo bosgarren edizioa izan zen larunbatekoa. Immigrazio Zerbitzuko teknikari Begoña Zestau Baraibarrek azaldu digunez, beste herriren batean antolatzeko herritar talde interesatu batek proposamena egitea besterik ez da behar. "Jarduera hau jendeak ateratzen du aurrera. Talde txiki bat sortu beharko litzateke eta guk lagunduko genuke". Zestauk duela bi urte Altsasun saiakera bat izan zela esan zigun.