Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Inasako itxierak langileak kanporatu eta lantegia husteaz gain, beste eragin bat izan zuen: Nafarroako Gobernuak enpresaren eremuan zegoen meteorologia estazioa kendu behar izan zuen. Joan den urteko garagarrilaren 1ean izan zen hori. Estazio berria 300 bat metro mendebalderago, kalean behera jarri dute, industrialdearen mugan eta aisialdirako gunerako bidean. Irurtzungoan bi meteorologi estazio mota daude. Eskuzko estazioa, zeinaz pertsona bat arduratzen den eta, orain arte bezala, prezipitazioa eta tenperatura (maximoa eta minimoa) neurtzen duen. Datu horiek Nafarroako Gobernuaren web orrian daude ikusgai eta astero Guaixe astekarian. Eskukoarekin batera, estazio erdi automatikoa jarri du AEMET-ek. Web horretan Irurtzun aukeratuz gero egunez eguneko tenperatura, prezipitazioa eta haizearen datuak jasotzen dira. Nafarroako eta Espainiako Gobernuek, AEMET erakundearen bidez, hitzarmena sinatu zuten, besteak beste, eskuzko meteorologi estazioak mantentzeko eta datuak elkarrekin lantzeko. Irurtzungoak aurreneko datuak hilaren 12an hartu zituen.