6 talde Iratxo Botxa Txapelketan

Guaixe 2013ko maiatzaren 31

Aurreko asteburuan hasi zen jokatzen, Irurtzunen, Iratxo Botxa Txapelketa, Iratxo elkartean dagoen botxategian. Botxa petanka antzeko jokoa da. Aurten 6 talde lehiatuko dira txapelketan. Ekainaren 21era bitartean ligaxka jokatuko dute, ekainaren 21ean finalerdien txanda izango da eta ekainaren 22an final handiak jokatuko dira.Iratxo elkarteak lan handia egiten du botxa erakusten, bulkatzen eta sustatzen. Horrela, herriko txikiei erakusteaz gain, haurrendako txapelketa, binakako txapelketa, Berriozar eta Irurtzun arteko txapelketa eta banakakoa antolatzen ditu, besteak beste. 6 taldeakTximeleta (Pakita, Alizia eta Josune), Lirainak (Santos, Marian eta Julen), Desesperados (Txeli, Tere eta Juanito), AHTrik ez (Florentino, Marivi eta Mikel), Tirillas (Mari, Jabi eta Alfredo) eta Migel-Felix-Xabier. Asteburuko jardunaldiaMaiatzak 31, ostirala19:00etan: AHTrik ez / Lirainak20:00etan: Desesperados / AHTrik ezEkainak 1, larunbata19:00etan: Felix-Migel-Xabier / Tirillas20:00etan: Tirillas / TximeletaEkainak 2, igandea19:00etan: Felix-Migel-Xabier / LirainakBotxa zer den jakiteko bideoaItziar Matxain irurtzundarrak Lehen eta Oraingo Botxak izeneko dokumentala egin zuen aurreko urtean, botxei buruzkoa. Ondoko helbidean dago ikusgai: http://www.youtube.com/watch?v=iSgvvMtZW6k