Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak goizean aho batez onartu du Inasari buruzko adierazpen instituzionala. Auzian Nafarroako Gobernuak bitartekaritza lana egiteko eta tartean sartzeko eskatu du batzordeak, "ahalik eta lanpostu gehien mantentzeko eta hartzekodunek ahalik eta gehien kobratzeko". Parlamentutik adierazi dutenez, "Inasaren itxierari alternatiba bultzatu behar dion eragile aktiboa da eta izan behar du Nafarroako Gobernuak". Horregatik, parlamentutik gobernuko ordezkariei eskatu diete "irtenbide bat bilatzeko, Inasako jabeekin, hartzekodunen lehiaketako arduradunekin, langileekin eta inbertitzaileekin biltzeko".