Baikortasuna eta errealitatea eszenatokian

Guaixe 2013ko ekainaren 7a

Cerdo Agridulce antzezlana eskainiko du gaurkoan Iluna producciones taldeak. Komedia da taularatuko dutena, eta izenburuak iradokitzen duen moduan batzuetan gozoa besteetan garratza izanen da. Hala ere, pertsonaiek eta guk bizi dugun egoera korapilatsuari baikortasunez begiratzen diote. Bost langileren berri ematen digu antzezlanak. Madril inguruko industrialdea bihurtu da eszenatokia: txinatarren jabetza duen izoztutako jakien enpresa bat. Han kontraturik gabe lan egiten dute, bihar enpresa zabalik opatuko duten jakin gabe. Nagusiak zein diren jakin gabe eta haiekin ezin komunikatu. Gauzak horrela, langileak konponbideak eta etorkizun hobe baterako bidea bilatzen saiatzen dira. Zuzendaritza eta testua: Migel GoikoetxeandiaAktoreak: Ana Berradre, Pedro Izura, David Larrea, Oscar Orzaiz eta Migel Goikoetxeandia