Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gelditze helegitea aurkeztuz, gaur goizean egin diote eskaera borrokan dauden Inasako langileak hartzekodunen konkurtsoa kudeatzen duen administratzaileari. Aste bat atzeratzeko aukera dagoela adierazi digute langileek. Antza, 7 edo 10 egunetan etorriko da inbertitzailea bere proposamena azaltzeko. Iruñean emandako goizean Lourdes Goikoetxea lehendakari-ordearekin biltzeko aukera ere izan dute. Goikoetxeak azaldu die administratzailearekin dagoeneko bildu dela eta asmoa duela auziko epailearekin eta Inasako zuzendari Santiago Gonzalezekin biltzeko ere.