Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Langileek makinariaren salmentako betearazte-autoa 10 egunez zuhurtziaz indar gabe uzteko eskatu dute eta epaileak astelehenean ebazpena emanen du. Lourdes Goikoetxea presidente ordeak atzo langileei esan zien gobernuak ere eskaera bera eginen zuela. Ez dakite hala izan den. Eskaerarako arrazoia da ostegunean etorriko da inbertitzaile ingelesa aldeekin hitz egitera. Bitartean langileek adierazi dute une honetan makineria erostea legez kontrakoa dela. Horregatik, Lourdes Goikoetxeari, hartzekodunen lehiaketa kudeatzen duen Sindicatura taldeari eta merkataritza-arloko epaitegiari makineria ateratzea eragozteko eskatu dieta. 10 egunez eteteko eskaera horregatik egin dutela azaldu zuten. Eta eskaera babesteko sakandarrak bihar, 12:00etan, Irurtzunen eginen den manifestaziora joateko dei egin dute. Debekuak eta probokazioaGobernu Ordezkaritzak debekatu egin die ate ondoan zaintza txandak egitea. Hotelaren edo errotondaren pareraino urruntzeko agindu die Guardia Zibilak langileei. Ordezkaritzatik beretik ate aurrean kontzentratzeko debekua ere eman diete. Gaur prentsaurrekoa zegoen bitartean jarri dira ate aurrean soilik. Horretan zeudela, Inasa barrutik auto bat atera nahi izan du. Halako probokazioak etengabeak direla salatu dute langileek. Makineria lote bat erosi duten ingelesek eta segurtasun taldeak gatazka egoera sortu nahi dutela uste dute langileek. 18 langile barruanEta aurki 40 ere izan litezke. Horiek lantegiko makineria desmuntatzera joan direnak dira. Inassako langileek jakinarazi digutenez, aurreko astean, goizeko hiruetan, softwarea eraman zuten. Hala ere, makineriaren zatirik garrantzitsuena oraindik barnean dela nabarmendu dute.