Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Triman Navarra Xotak jokalariak hartzeko probak egingo ditu ekainaren 29an eta 30ean Iruñeko Anaitasuna Pabilioian. Egun Trimanen jokatzen duten hainbat jokalarik, Carlitosek edo Victorrek tartean, bere garaian aipatu probak gainditu zituzten. Aipatu probetan parte hartzeko izena eman behar da Trimaneko teknikarien ondoko helbidetan: imafutsalxota@hotmail.com (Imanol Arregi) eta miguelhernandezbruguera@hotmail.com (Migel Hernandez).