Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo kiroldegiak Karateko Nafar Kirol Jolasen 4. Jardunaldia hartu zuen ekainaren 1ean. Kata Promozioa izeneko mailan aritzen diren kategoriako karatekak aritu ziren: aurrekimuak, kimuak, haurrak eta jubenilak. Nafarroako 10 klubetako 180 karateka aritu ziren, tartean Shotokan Irurtzun taldekoak. Hain zuzen ere, emakumezkoen haurren B mailan talde onena izan zen Irurtzungoa.