Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako Abiadura Txapelketako 3. Lasterketa jokatuko du AlbacetenAsteburuan Espainiako Motoziklismoko Abiadura Txapelketako 3. lasterketa jokatuko da Albaceteko Zirkuituan. Montmelóko lehendabiziko proban irabazi eta Aragoiko MotorLandeko bigarren proban arazoak izan eta hirugarrena izan eta gero, egun Espainiako Abiadura Txapelketako Moto 2 mailan Roman Ramosek duen lidergoa eskuratzeko gogoz lehiatuko da Alex Mariñelarena pilotu irurtzundarra (Targobank Motorsport, Suter).Moto 2 mailan aritzeko 22 pilotuk eman dute izena, tartean Mariñelarenak. Ostiralean entrenamendu libreak izanen dituzte Albaceteko zirkuituan, larunbatean, 12:15ean eta 16:20ean entrenamendu ofizialak, eta, igandean, 12:00etan hasiko da Espainiako Motoziklimoko Abiadura Txapelketako Moto 2 mailako lasterketa. 3,5 km-ko zirkuituari 20 itzuli eman beharko dizkiote. Alex Mariñelarenaren helburua goian egotea da, eta, ahal izanez gero, lidergoagatik borrokatzea. Gogor ari da entrenatzen horretarako. Egun Espainiako Abiadura Txapelketako Moto 2 mailan Roman Ramos da lider berria (65 puntu), Alex Mariñelarenaren aurretik (41 puntu). Irurtzundarrak aldea murriztu nahi du ea, zortea alde, lortzen duen. www.equipotargobank.esAlex Mariñelaren taldearen web gunea, informazio guztiarekin.