Iratxo Botxa Txapelketako finalak jokoan

Guaixe 2013ko ekainaren 21a

Botxa petanka antzeko joko tradizionala da eta Irurtzungo Iratxo elkartean lan handia egiten dute aipatu kirola mantendu eta sustatzeko. Horrela, urtero antolatzen duten Iratxo Botxa Txapelketako azken txanpa asteburu honetan jokatuko da, Iratxo elkarteko botxategian. Ostiralean finalerdien txanda izanen da, eta, larunbatean, final handiena. Ondoren sari ematea izanen da. Sailkapena1.Tximeleta (8)2.Lirainak (8)3.AHTrik Ez (6)4.Tirillas (4)5.Migel-Felix-Xabier (2)6.Desesperados (0)*Oharra: Oraindik ligako partida bat jokatzea falta da: AHTrik Ez - TximeletaIratxo Botxa TxapelketaOstiralean finalerdiak19:30ean: 1 postua - 4. postua20:30ean: 2. Postua - 3. PostuaLarunbatean final handiak19:00etan: 3. eta 4. postuak20:30ean: Finala.