Xotak emakumeen Orbina taldea lagunduko du

Guaixe 2013ko ekainaren 24a

Xota Fundazioak eta Orbina klubak hitzarmena sinatu dute. Horrela, Txantreako klubak Emakumeen Orbina taldearen kirol kudeaketaz arduratuko dira soilik, eta kudeaketa ekonomikoa Xotaren esku geratuko da. "Emakumezkoen kirol egitura bat mantentzeak kostu ekonomiko handia duela badakigu, baina baikortasun mezu bat eman nahi dut" adierazi du Xotako presidente Tatono Arregik. Bestetik, irurtzundarrak azpimarratu zuenez, "ekainaren 21a baino lehen jakingo da nor izango den Xota eta Orbina taldeen babesle nagusia". Izan ere, Irurtzungo kluba aipatu taldeei izena emango dien babesle nagusiaren bila ari da. "Ez dugu traturik itxi baina konbentzituta gaude egiten ari garen lanak fruitua emango duela" gaineratu du Arregik.