Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Botxa petanka antzeko joko tradizionala da, Irurtzungo Iratxo elkartean gogo biziz sustatzen dutena. Aurten 6 taldek jokatu dute maiatzaren bukaeran hasi zen Iratxo Botxa Txapelketan eta sorpresak izan dira, izan ere Lirainak (Santos-Marian-Julen) eta Tximeleta ( Pakita-Alizia-Josune) taldeek, txapelketa irabazteko talde faboritoek, ez zuten finalerako txartela lortu. Sorpresa emanez, Tirillas (Mari-Jabi-Alfredo) eta AHTrik Ez (Florentino-Marivi-Mikel) taldeek jokatu zuten finala, eta Tirillas taldekoak gailendu ziren final handian, lehia oso estuan AHTrik Ez taldeari 15-12 irabazi eta gero. 3. eta 4. postua zehazteko finalean Lirainak taldekoek 15-4 irabazi zieten Tximeleta taldekoei. Bukaeran sari ematea izan zen, eta irabazleek urdaiazpikoak jaso zituzten opari. Iratxo Botxa Txapelketa 203Sailkapena1.Tximeleta (10 puntu). 2.Lirainak (8 puntu). 3.AHTrik Ez (6 puntu). 4.Tirillas (4 puntu). 5.Migel-Felix-Xabier (2 puntu). 6.Desesperados (0 puntu).Aurrefinalak1.postua (Tximeleta) 8 / 4.postua (Tirillas) 152.postua (Lirainak) 14 / 3. Postua (AHTrik Ez) 15Finalak3. eta 4. Postuak: Lirainak 15 - Tximeleta 9Finala: Tirillas 15 - AHTrik Ez 12