Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Inasako langile ohien ordezkaritza batek, LABeko Sakanako arduradun Gaizka Uharterekin batera, gutun bana erregistratu dute Nafarroako Parlamentuan eta Gobernuan, Inasa berriro martxan jartzearren premiaz eragin dezaten.Azaldu dutenez, egoera "kritikoa" da. "Talde inbertsiogileak bere proposamena egin du jada, baina jabeek ez dute aintzat hartu nahi, makinariaren salmentak suposatzen dien diru-sarrera lehenesten dutelako. Unea da Nafarroako Gobernua inbertsiogile gisa inplikatu dadin eta modu horretan 115 lanposturen sorrera ahalbideratu".