Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo etxe askotako leihoetan dago Inasa aurrera! leloa duen kartela. Hori bera eta gobernuak enpresan inbertitzeko eskaera zuten pankartak larunbatean herrian barna ibili ziren. 200 pertsonatik gora parte hartu zuten manifestazioaren akaberan gobernuari egindako eskaera berretsi zuten. Fernando Carrionek kezka azaldu zuen duela bi asteko egoerara bueltatzeko aukera egon litekeelako. Hau da, makineria ateratzeko arriskua izan daiteke. Halakorik gerta ez dadin eragozteko eskaera egin zion Nafarroako Gobernuari. Ostegunean inbertitzaileek bilera erronda berria dutela ere aurreratu zuen. Beste behin ere Baikap-I negoziaziorako jarrera eskatu zion. Eta irurtzundarren eta sakandarren babesa eskatu zuen. Alfonso Torresek hartzekodunen lehiaketako administratzaileari eta epaitegiari eskatu zien zuzendaritza eta enpresaren jabea funtzioetatik kentzeko. Bestalde, UGTk, LABek, Solidarik, ELAk, CGTk eta CCOOk idatzi bateratu batean langile ohien ahalegina nabarmendu eta Baikap enpresa kritikatu zuten.