Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzun Telebista (ITB) jendaurrean bihar aurkeztuko dute Aizpea euskara taldeak eta Udaleko Euskara Batzordeak. Aizpearen blogean ikusgai dagoen telebista saioko protagonistak eta sustatzaileak izanen dira ekitaldian. Maiatzaren 17an abiatu zituen emanaldiak ITBk eta Iratxoko aurkezpenean aurreneko hiru saioak ikusteko aukera izanen da. Akaberan otamena izanen da bildutakoendako.