40 jokalari Xotaren hautaketa probetan

Guaixe 2013ko uztailaren 2a

Asteburuan Xota areto futbol taldeak jokalariak hautatzeko probak egin zituen Iruñeko Anaitasuna pabilioian. 40 jokalari baino gehiago aurkeztu ziren probetara, Euskal Herritik, Asturiasetik, Errioxatik, Andaluziatik edo Kataluniatik etorritakoak. Imanol Arregi entrenatzaileak eta Migel Hernandezek gidatu zituzten saioak. Aipatzekoa da egun Xotako jokalari diren Carlitos edo Victor halako probetatik hautatu zituztela.