Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Baikap-endako "inbertitzailearena ameskeria hutsa" daInasa eskuratzeko interesa duen inbertitzailea gaur Nafarroara etorriko da. 11:00etan langile ohiekin bilduko da. Fernando Carrionek esan digunez, "behin betiko proposamena aurkezteko eskatuko diogu". Haiekin bildu ondoren, Nafarroako Gobernuko lehendakariorde Lourdes Goikoetxearekin eta hartzekodunen lehiaketako epailearekin ere bilduko da inbertitzailea. Carrionek esan digu atzo Goikoetxearekin bildu zirela. "Proposamen bat badago Nafarroako Gobernua bustiko dela esan zigun", argitu digu langile ohiak. "Esperantza badago". Gaur eta bihar artean mugimenduak espero dituzte langile ohiak, astelehen edo astearterako bukatzeko. Bitartean langile ohiak Inasako atera bueltatu dira, baimenarekin oraingoan. Izan ere, makinariaren desmuntatzea gelditzeko 15 eguneko epea ostiralean despeditu zen. Langile ohiek uste dute astelehenean bertan itzuli daitezkeela ingelesak makineria desmuntatzera. Baikapek aurreratu duenez, 15 eguneko atzerapenagatik auzi-ekimenak abiatzea aztertzen ari dira. Langile ohiek, bestalde, zuzendaritzak atzo publiko egindako oharra "ezegonkortzeko asmoz" egin dela ziurtatu dute.Baikap-en oharraInasaren jabe den Bavaria Industrial Kapital AGk (Baikap) ziurtatu duenez, enpresarako "ustezko inbertitzailea ameskeria hutsa izan daeta langile ohien fede onaren manipulazio saiakera traketsa besterik ez da". Baika-ek gaineratu duenez, "inbertitzaileak ez du frogatu enpresa biziberritzeko gutxieneko finantza gaitasunik, bere kaudimena erakutsiko luketen besteren erreferentziarik ezta ere". Zuzendaritzaren iritziz, lantegia "berriro zabaltzeko esperantza faltsuak sortzea arduragabekeria izan da". Baikap-ek inbertitzailea ikertu du eta horren berri Iruñeko merkataritza-arloko epaitegira bidali du. Ikerketa horien arabera, pakistandar batek 21.000 franko suitzarrekin sortutako sozietate bat litzateke inbertitzailea. Baikapen arabera "espekulazio operazio bateko izen-mailegatzaile hutsa izatearen itxura guztia du". Baikap-ek ziurtatu du hainbatetan eskatu arren ez inbertitzaileak ez kontsultorak ez diola inolako industria planik ezta lantegia biziberritzeko industria eta ekonomia gaitasunari buruzko inolako arrastorik eman ere. Hori egiteko milioi asko behar direla esan du. Baikap-ek ziurtatu du makineriaren salmentako dirua hartzekodunei ordaintzeko izanen dela.