Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bartzelona eta Xota kluba akordio batetara iritsi dira. Horrela, Bartzelonako 22 urteko jokalari Marc Tolrák denboraldi batez jokatuko du Imanol Arregiren esanetara, utzita. Oporren ondoren, abuztuaren 12an, hasiko da Irurtzungo taldearekin entrenatzen Bartzelonakoa. Lau bajaXotak lau jokalariren bajaren berri eman du: Araça, Ximbinha, Jonathan eta Iraitz. Lauroi ekainaren 30ean despeditzen zitzaien kontratua, eta ez dute klubean jarraituko. Bestalde, Xotak aurre denboraldirako lagunarteko partidak lotu ditu Azkar Lugoren kontra Langreon, Marfil Santa Colomaren kontra Ripollen eta Iruñean, Nueva Generación taldearen kontra Noainen, Umaconen kontra Zaragozan eta Bartzelonaren kontra Iruñean.