Txomin Nagore Mirandesen ariko da

Guaixe 2013ko uztailaren 8a

Abuztuaren 26an 39 urte beteko ditu Txomin Nagore futbolari irurtzundarrak. Profesional moduan 500 partida baino gehiago jokatu ditu, futbolari oso gutxik lortzen duten marka. Numantzian ibili da azken denboraldian, eta nahiz eta Soriako taldearekin zuen kontratua despeditu, oraindik sasoian zegoela eta gutxienez beste urte bat gehiago futbolean jarraitu nahi zuela adierazi zuen Nagorek. Eta bere nahia bete da, izan ere 2. Mailara igo den Mirandesek Nagore fitxatu du denboraldi baterako. Nonbait hainbat eskaintza zituen irurtzundarrak eta Mirandesekoaren alde egin du. Mirandes 2. Mailako proiektua sendotzen ari da. 23 urteko Jose Antonio Rios fitxatu dute, eta Igor Martinez, Ivan Malon, Txema Pan eta Koikili hitzartuta daude. Irurtzungo erdilariak esperientzia handia eta lan egiteko gogoa eramango ditu berarekin. Nagoreren ibilbideaCurriculum aparta du Txomin Nagorek. Osasunan trebatuta, hamaika taldetan ibili da. Osasuna (1995-1997), Athletic Club (1997-1999), Numancia (1999-2001), Atletico de Madrid (2001-2003), Mallorca (2003-2004), Celta de Vigo (2004-2005), Levante (2005-2006), Numancia (2006-2013). Eta orain Mirandés (2013-...).