Inbertitzaileak gaur aurkeztuko du Inasarako eskaintza

Guaixe 2013ko uztailaren 10a

Gaur proposamen ofiziala eginen du Gryphus Parthers inbertsiogileak. Hura behar bezala egin ahal izateko ekonomista eta abokatu talde bat kontratatu du. Eskaintza hori ostegunean Nafarroako Gobernuarekin, epailearekin, hartzekodunen lehiaketako kudeatzailearekin eta langile ohiekin elkartu ondoren egin du inbertitzaileak. Langile ohiek ez dute aste honetan berririk. Atzo Inasako jabe den Bavaria Industrial Kapital AG-eko (Baikap) Santiago Gonzalez  Berganzonesekin bildu zen inbertitzailea, baina bilera ez zen ongi bukatu. Atzo bertan Gonzalezek hartzekodunen lehiaketako arduradunari baimena eskatu zion makineria desmuntatzeko. Inasako langile ohiek bitartean lantegiko atean segitzen dute. Makineria erosi zuen talde ingeleseko langileak ez dira bueltatu. MobilizazioaInasako langile ohiek Irurtzungo festetako ostiralean, hilaren 19an, haien borroka azalarazi nahi dute. Sakandarrei babesa eta laguntza eskatu diete.