Martina Argentinan

Guaixe 2013ko uztailaren 12a

Argentinako Rosario hirian Ojo al Piojo haurrendako film laburren jaialdia hasi zen herenegun. Lehiaketara aurkeztutako lanen artean dago Urko Mauduitek zuzendutako Martina film laburra. Irurtzundarraren lana gaur eguerdian proiektatuko dute. Antolakuntzak igandean jakinaraziko du lan saritua. Mauduitek esan digunez, "sorpresa galanta" izan da Argentinako lehiaketarako aukeratua izatea. Haur eta gazteei zuzendutako lehiaketa gehiagotan aurkezteko asmoa ere azaldu digu irurtzundarrak. Horretarako, BanatuFilmak banatzailearekin jarri da harremanetan zuzendaria: "Martina, banatzaile "profesionala" duen gure lehengo film laburra da". Irailaren 19an mustuko da Martina Iruñean dagoen Nafarroako Filmotekan. Ondoren, Iruñeko zinema aretoren batean eta Sakanan ikusteko aukera izanen da. Film laburraren aurre estrainaldia abenduan egin zen Irurtzunen. MartinaMartina txikiak amets handiak ditu, ametsei leihoa ireki eta haiekin jolastea atsegin du... Hori da Mauduiten zuzendaritzapean Irude Koop lantaldeak egin duen 5 minutu inguruko 3D animazioko film laburraren sinopsia. 4-8 urte bitarteko haurrei zuzendua dagoen arren, publiko guztiarendako aproposa den film laburra da. Sortzaileak esan digunez, lana sortzea "esperientzia oso polita izan da eta marrazki bizidunak egiteko konfiantza handia eman digu". Eta aurreratu duenez, "gogor lan eginen dugu etorkizunean abenturak eta ipuin berriak kontatzeko aukera gehiago izateko". BlogaMartinak Interneteko ataria ere badu.