Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udarekin batera, urteroko moduan, zinema emanaldiak bueltatuko dira Irurtzungo plazara. Udako Zinema zikloa gaur zabalduko da, festen bezperan. Eta hasteko Lo imposible filma proiektatuko da, Asiako hego ekialdean 2004ko tsunamian Espainiako familia bati gertatutakoan oinarritutako ekoizpena. Mustutze horren ondorengo 6 asteazkenetan zinemarekin hitzordua izanen da Irurtzungo plazan, 22:00etan. Karteldegia Garilak 16 Lo imposible.Garilak 24 Peso pesado.Garilak 31 Blancanieves y la leyenda del cazador. Agorrilak 7 La vida Pi.Agorrilak 14 Sin frenos.Agorrilak 21 Vicky bikingoa eta Thorren mailua.