Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Inbertitzaileak, azkenean, herenegun aurkeztu zuen Inasa eskuratzeko proposamena. Hari hartzekodunen lehiaketa kudeatzen duten epaileak eta administratzaileak emanen dioten erantzunaren zain daude langile ohiak. "Ez dakigu noiz izanen den", esan digu Fernando Carrionek. "Eta, gainera, epaitegietan agorrila hilabete baliogabea da. Ez dakigu noizko emanen dioten eskaintzari erantzuna". Inasako zuzendari Santiago Gonzalez Berganzonesek hartzekodunen lehiaketako epaileari makineria desmuntatu eta erosle ingelesek eramateko baimena eskatu zuen. Hura ere erantzun zain dago. "Baina makinaria erosi zuen enpresa ingeleseko langileak ez dira bueltatu" azaldu digu Carrionek. Hala ere, langileek Inasako atean zaintza txandak egiten segitzen dute. FestetanAtzo hasi ziren Irurtzungo festetan Inasako langileek presentzia izan zuten. Joan den urtean bezala, aurten ere, dirua ateratzeko barraka bat jarriko dute. Horrekin batera, txupinazoan pankarta batekin presente izan ziren. Eta ostiralean haien egoeraren berri emateko kontzentrazioa deitu dute, plazan, 19:30ean.