Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo festetan pilotak bere tokia izango du. Ostiral goizean, kategoria txikiko partidak jokatuko dira. Bertan Bi Aizpe pilota klubeko pilotariak lanean ikusteko aukera izango da. Aldiz, larunbatean, seniorren eta afizionatuen arteko partiden txanda izango da, eta herriko klubetan dabiltzan puntako pilotariak lanean ikusiko ditugu. Aipatzekoa da Alberto Ongayren itzulera. Asperekin 6 urte profesionaletan aritu ondoren, afizionatuetan dabil orain satrustegiarra, Bi Aizpe taldean. Asier Pazos lakuntzarrarekin bikotea osatuko du, Xuban Armendariz eta Xabier Tolosa gipuzkoarraren kontra aritzeko. Beste lehian, Ijurrak eta Irañetak Ezkurdia-Bergera izanen dituzte aurkari. Ongay Errotxapeako buruz burukoa irabaztetik dator, eta Ezkurdia eta Armendariz finalistak izan ziren aipatu torneo horretan. Ostiralean, 10:30ean, Bi Aizpe pilotalekuanTxikiak: Nagore-Montiel / Garmendia-Martiarena Umeak: Ortiz-Lukas / Correa-HuarteUmeak: Martin-Martiarena / Gorostieta-Laso Kimuak: Erviti-Arrastia / Zia-GorostietaKimuak: Arzoz-Azpiroz / Amezketa-Lasa Haurrak: Galarza-Arzoz / Cobos-Azpiroz Larunbatean, 19:00etan, Bi Aizpe pilotalekuanSeniorrak:Ijurra-Irañeta / Ezkurdia-BergeraOngay-Pazos / Armendariz-Tolosa