Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ohorezko mailan dabilen Xota Nafarroa taldeak abonatuen kanpaina martxan jarri du. Horrela, Xotako partida guztiak ikusi ahal izateko abonuak Xotaren bulegoan jaso daitezke dagoeneko (Ermitagaña kalea, 11, Iruñea edo Lizarra kalea, 5, Irurtzun). Irurtzungo klubak ohiko prezioak mantendu ditu. Bestalde, Xota Nafarroak Cubo Spa&Sport instalazioekin zuen hitzarmena berritu du. Horrela, aipatu gimnasioan entrenatu eta errekuperatzeko aukera izango du Irurtzungo taldeak. Liga irailaren 13an hasiko daOhorezko mailako liga irailaren 13an hasiko du Imanol Arregik zuzentzen duen taldeak. Iruñeko Anaitasuna pabilioian jokatuko dute, 20:30ean, Montesinos Jumillaren kontra. Bitartean, lagunarteko partidekin jarraitzen du Xota Nafarroak. Asteburuan Umacon Zaragozaren kontra 4-3 galdu zuten irurtzundarrek, aurre denboraldian galdu duten lehen partida.