Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkeneko lagun arteko azkeneko partida jokatuko du gaur Xotak, Marfil Santa Colomaren kontraOhorezko mailako liga hurrengo asteburuan hasiko da, irailaren 13an, eta Xotak han du burua. Liga prestatzeko lagun arteko partidak jokatzen ari dira Imanol Arregiren mutilak eta hain zuzen ere gaur Xota Nafarroak lagun arteko azkeneko partida jokatuko du, Iruñeko Anaitasuna pabilioian, 20:00etan. Irurtzungo taldeak Marfil Santa Coloma izango du aurkari. Liga hastear dagoenean Xotako mutilak nola dauden ikusteko aukera paregabea da gaurkoa. Sarrera doanekoa da.