Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo klubak asteartean egin zuen denboraldiaren aurkezpena, Iruñeko Pio XII kaleko Civican Auditorioan. Aurtengoa maila gorenean dabilen 16. Denboraldia izango da Xotarendako. Momentuz, eta Trimanek babesletza utzi zuenetik, babesle nagusirik ez dute, eta Xota Nafarroa izenarekin arituko dira. "Egoera konplikatua da, babesle nagusi bat beharko genuke, baina uste dut egoerari aurre egingo diogula. Borrokatzen jarraituko dugu, Xotakoak horrela garelako" nabarmendu zuen Tatono Arregi presidenteak, oraindik ere babeslea bilatzeko lanetan dabiltzala onartuz. Halaber, Xota laguntzen duten babesle txikiei biziki eskertu zien emandako laguntza. Ohorezko mailari eusteaHorregatik Xotak gerrikoa estutu du: plantillan jokalari gutxiago eta jokalari merkeagoak ariko dira, eta harrobiaren aldeko apustua egin da, Alvaro atezainarekin eta Javier Saldiserekin. Araça, Ximbinha, Ivan, Jonathan eta Iraitz atera dira taldetik, eta Marc Tolrá, Barça Alusport utzitakoa eta Joni dira jokalari berriak. Talde oso gaztea du Xotak, 14 futbolariz osatutakoa. Horietatik 6 jokalari irurtzundarrak dira: Asier Llamas eta Alvaro Fuertes atezainak, Roberto Martil, Iñigo Amezketa eta Daniel eta Javier Saldise jokalariak. Gainontzekoak estatuko jokalariak dira. Hortaz, agur brasildarrei.Helburua ohorezko mailari eustea izango da. "Egoera ekonomiko berriari egokitu behar gara eta aurten ez dugu irautea baino helburu anbiziosoagorik. Beheko postuak ekiditea izango da gure lehenengo lana, eta gero ikusiko dugu noraino heltzen garen. Helburuak lortzeko guztia emango dugu" nabarmendu zuen Imanol Arregi entrenatzaileak. Ostiralean hasiko da denboraldiaAurreko urtean denboraldi bikaina egin zuen Irurtzungo taldeak: Errege Kopan eta Ohorezko Mailako Ligan play off-etarako sailkatu zen, final laurdenetara helduz. Denboraldia ostiralean hasiko du Imanol Arregi irurtzundarrak zuzentzen duen taldeak. Mailaz igo berri den Montesinos F.S. Jumilla taldea hartuko du Xotak Anaitasuna Pabilioian, 20:30ean. www.xota.esXota klubari eta Xota fundazioari lotutako informazio guztia. Ohorezko mailako egutegia, partiden kronikak eta beste. Twitterra: @cdxota. Facebooka: Club Deportivo Xota. Xota Nafarroa 2013-2014Jokalariak: Asier Llamas (atezaina), Victor Arevalo (hego-atzelaria), Marc Tolrá (atzelaria), Iñigo Amezketa (hegoa), Jesus Solano "Jesulito" (hegoa), J. Carlos Delgado "Carlitos" (hego-pibota), Roberto Martil (hego-atzelaria), Daniel Saldise "Dani" (hegoa), Rafael Usin (hegoa), Jonathan Delgado "Joni" (hegoa), Javier Eseverri (hego-atzelaria), Alejandro Perez "Alex" (atezaina), Javier Saldise (hegoa) eta Alvaro Fuertes (atezaina). Entrenatzailea: Imanol Arregi. 2. entrenatzailea: Migel Hernandez. Medikua: Jose Maria Lamo. Delegatua: Txuma Sangüesa. Fisioterapeutak: Luis Pelluz eta Diego Murillo. Materialaren arduradunak: Antonio Vilches eta Mikel Diestro. Xotako presidentea: Tatono Arregi.