Punteriarik gabeko Xota

Guaixe 2013ko irailaren 16a

Xota Nafarroak ostiralean eman zion hasiera Ohorezko Mailako 2013-2014 denboraldiari, kategoriaz igo den Montesinos Jumilla taldearen kontra etxean arituta. Tamalez, 1-4 galdu zuten Imanol Arregiren mutilek. Jumillakoak aurreratu ziren, penalty bati esker, eta Xotak berdintzea lortu zuen Jesulitoren gol bati esker. Hortik aurrera irurtzundarrak behin eta berriz saiatu ziren Jumillako atea zulatzen, baina ezinezkoa izan zen: Jumillako Chico atezainak geldialdi bikainak egin zituen, berdeen ametsak zapuztuz, eta punteria falta nabarmena izan zuten irurtzundarrek. Hurrengoa, BurelaInter Movistar da liderra, Bartzelonarekin eta Montesinos Jumillarekin puntutara berdinduta. Xota Nafarroa 14.a da, punturik gabe. Ostiralean ligako 2. jardunaldia jokatuko du Xota Nafarroak Burela Pescados Ruben taldearen kontra, Burelan (Lugo). 22:30ean jarraitu ahal izango da lehia, Energy telebista katearen bidez.