Mauduitek Nafarroako Filmotekan aurkeztuko du Martina

Guaixe 2013ko irailaren 19a

Ikus-entzunezko Arteen eta Zinemaren Nafarroako Institutuak Panorama zikloa antolatu du irailerako. Ziklo horren barruan erakundeak lagundu dituen lanak proiektatuko dira Nafarroako Filmotekan. Horien artean dago Urko Mauduit irurtzundarrak ondu duen animaziozko film laburra: Martina. "Gidoiak hala eskatuta" gaztelaniazko bertsioa proiektatuko da. Horren aurretik zuzendariak haren aurkezpena eginen du. MartinaMartina txikiak amets handiak ditu, ametsei leihoa ireki eta haiekin jolastea atsegin du... Hori da Mauduiten zuzendaritzapean Irude Koop lantaldeak egin duen 5 minutu inguruko 3D animazioko film laburraren laburpena. 4-8 urte bitarteko haurrei zuzendua dagoen arren, publiko guztiarendako aproposa den film laburra da. BlogaMartinak Interneten atari bat du.