Eskualdeko Gizarte Zerbitzua Europara salto egiteko asmoz

Guaixe 2013ko irailaren 19a

Garagarzaroan jaso zuten Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan programan parte hartzeko proposamena. Poloniako Lodz eskualdeko garapen agentziak egina zen. Interesgarria iritzita parte hartzea onartu zuten eta poloniarrek koordinatuta Europako 25 erakundek bat egin dute. Europako Batasunari, Europa herritarrendako  programaren, bidez diru-laguntza eskatu diote Europako eskualdeak gizarteratzearen alde izeneko proiektuarekin. Eskaera onartua izanen balitz 25 erakundeak elkarren esperientziak partekatzeko jardunaldiak antolatuko lirateke. Edurne Razkinek eta Mikel Razkinek esan digutenez, eguberritan jasoko dute baiezkoa edo ezezkoa. Eskaera onartuko balitz, 25 erakundeen artean sarea sortu, harremanak izan eta etorkizunean elkarlanean aritzeko atea zabalduko litzatekeela esan digute. Biek esan digutenez, "interesgarria izan zitekeela pentsatu genuen. Krisiagatik eta, beste eskualdeetan egoera zailak pasatzen ari dira eta handik hona ekartzeko moduko ideiak egon daitezke". Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen langileen azaldu digutenez, "orain arte Europako Batasunak hartutako neurriak toki guztietara iritsi diren, eta nola, ikertu nahi dute". Besteak beste, Europako estrategiak, gizarteratzearen garapena, gizarte zibileko elkarrizketa, garapen iraunkorra...Parte hartzeazBi printzipio kontuan izan da aurkeztu da Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea Europako programa horretara. Aurreneko printzipioa: Europako eskualdeak gizarteratzearen alde. Eta bigarren printzioa: Europar Batasuna, herritarrek bertakoentzat egina.Irurtzungo bulegotik azaldu dutenez, proiektua onartzen badiete "25 kideak eskualdeen arteko sare bat osatzen hasiko dira maila batzuetan, gizarte kohesioaren politika xede izanen duena". Egitasmo hori bulkatu duten erakundeen artean tokiko gobernuak, GKEk, EBko goi mailako erakunde politikoak eta herritarrak daudela zehaztu digute. Ekimenak EBko herrialde "berriak" zein "zaharrak" bildu ditu: Polonia, Espainia, Hungaria, Bulgaria, Errumania, Italia, Lituania, Belgika, Britainia Handia, Malta, Suedia eta Montenegro.Aurreikusi dituztenen artean daude: hasierako bilera bat Lodz hirian (Polonia); gizarte zibileko erakundeen eginkizunari buruzko mintegi bat Madrilen; gizarte ekonomiari buruzko hitzaldi bat Lodz-en; gazteriaren politikak ikertzea xede duen bisita bat Maltan; eta, despeditzeko, hitzaldi bat, gizarteratze politikek EBn duten etorkizunari buruzkoa Bruselan, 2015ean. Bestalde, Arte lehiaketa bat iragarriko da, artearen ikuspegitik gizarteratzea Europan zertan den erakusteko. Jende orok parte hartzen ahal du!NazioarteanHau ez da Irurtzun aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak atzerrira jotzen duen aldia. 2010eko azaroaren hasieran Jardunbide Egokien Nazioarteko Dubaiko lehiaketan parte hartu zuen. Iturraskarri egitasmoa aurkeztu zuen lehiaketara. Saririk ez zuten eskuratu baina hautatuak izateak soilik egindako lanaren aitortza izan zen.