Helduendako hezkuntza eta aisialdi-ikastaro eskaintza zabala

Guaixe 2013ko irailaren 19a

Irurtzungo Udalak eta Kultur Kontseiluak ikasturte berrirako aisialdi eta gorputz jarduera eskaintza prestatu du. Irurtzundarrek aukeran duten ikastaroen artean daude: eskulanak, marrazketa eta pintura, antzerki tailerra, irakurketa taldea, mantenu gimnasia, aerobika, pilatesa, gorputz jarreren berrordenatzea, bizkortzea/gap eta kirol entrenamendua. Interesa dutenek hilaren 27ra arteko epea dute izena emateko. Ordaindu beharreko ikastaroetan matrikula diru udalaren Laboral Kutxako kontu korrontean sartu beharko dute, izen abizenak eta ikastaroa aipatuz. Ordainagiria eta izen emate-orria beteta udaletxean edo kultur etxean aurkeztu behar dira. Doako ikastaroetan ere beharrezkoa izanen da izen-emate orria aurkeztea. Informazio gehiago nahi duenak kultur etxean edo www.irurtzun.es web orrian du. GehiagoUdal eskaintzaz aparte, Irurtzunen ere bestelako ikastaroak izanen dira ikasturte berrian: euskara, dantzak, atzerritarrendako gaztelania, ingelesa, bach loreak, jantzigintza eta arroparen birziklatzea, argazkia/photoshop, mikologia hastapena, latindar-dantzak eta areto dantzak, haurrendako yoga, fibromialgia eta neke kronikoko sindromea dutenendako ariketak, zeramika eta lurrezko eskulturak, zumezko saskigintza, nekazaritza ekologikoa, harrijasotzaile eskola eta kick boxing.