Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako Abiadura Txapelketa. Moto 21.Roman Ramos (Team Stratos, Ariane): 146 puntu2.Alex Mariñelarena (Targobank Motorsport, Kalex): 122 puntu3.Hafizh Syahrin (Petronas Raceline Malaysia, Kalex): 110 puntuLos Arcoseko Nafarroako Zirkuituak 10.000 motorzale hartu zituen asteburuan, Espainiako Abiadura Txapelketako 5. proba zuzenean jarraitzeko. Tartean zale sakandar asko bildu ziren, Alex Mariñelarena pilotu irurtzundarra animatzeko. Moto 2an dabil lehian irurtzundarra (Targobank Motorsport, Kalex) eta inoiz baino gertuago sentitu zuen zaleen babesa. Gainera, pilotuak Moto2ko garaipena eskaini zien zaleei, Roman Ramos liderrarekin lehia estua izan eta hura gainditu eta gero. Ongi, oso ongi dabil Alex Mariñelarena. Aurreko asteburuan Mundialerako baliagarria zen San Marinoko lasterketan Blusens Avintia taldearekin Dani Rivas ordezkatu eta gero, Espainiako Abiadura Txapelketako 5. proba jokatu zuen asteburu honetan bere ohiko taldearekin, Targobank Motorsportekin. Roman Ramos liderrarekin duen aldea txikitzea zen helburua eta lortu du, asteburuan egindako lan bikainari esker Los Arcoseko txapelketa irabazi eta sailkapen orokorrean soilik 24 puntuko aldea duelako egun Ramos liderrarekin. Bi lasterketen faltan, irurtzundarrak txapelketa lortzeko borrokan segitzen du. Motor berria, KalexMoto 2 mailako 2 lasterketa jokatu ziren eta biak ikusgarriak. Lehen lasterketa Hafiz Syahrinek irabazi zuen, Mariñelarena 2.a eta Ramos 3.a sartu zirelarik. Bigarren lasterketan, Roman Ramos liderra ziztu bizian atera zen, lehen postutik, 4. tokitik abiatu zen Jesko Raffin atzean zuela. Baina lehendabiziko buelta bukatu baina lehen, 2. postutik atera zen Alex Mariñelarenak biak aurreratu zituen, lehen postuan kokatuz. Horrela egon zen tarte zabal batean, 13. itzulian Romanek irurtzundarra aurreratu zuenera arte. Azken 5 itzuliak sekulakoak izan ziren, ia helmugan bertan irurtzundarra gailendu arte (30:56.293). Eguneko protagonista izan zen irurtzundarra. Atzetik sartu ziren Roman Ramos (30.56.317) eta Hafizh Syahrin (31:00.597). Los Arcosen motor berria estreinatu zuen Mariñelarenak, eta erlojuaren kontra lan egin behar izan du motorrari egokitzeko. Suter motorraren ordez Kalex motorrarekin ibiliko da hemendik aurrera. "Ostiralean bertan hasi ginen motor berriarekin lanean eta uste dut hurrengo lasterketetarako motorra hobetzeko tartea dugula, oraindik ere potentzial gehiago duela motor honek" adierazi zuen Mariñelarenak. Entrenamendu ofizialetan bigarrena izan zen irurtzundarra, Ramosen atzetik, baina bi lasterketetan Alex gailendu zitzaion Roman liderrari. Jaioterrian kontentu"Oso gogor egin dugu lan eta jokatu ditugun bi lasterketetan Roman gainditzea lortu dugu. Horrek sailkapen orokorrean berarekin genuen aldea txikitzeko aukera eman digu. Asteburu hau oso berezia izan da niretako jende asko etorri delako ni ikustera, familia, lagunak eta herritarrak, eta baita nire babesleak ere. Oso kontentu nago eurekin guztiekin garaipena ospatu ahal izateagatik" nabarmendu du Alex Mariñelarenak. Bi lasterketa gelditzen dira Espainiako Abiadura Txapelketa despeditzeko. Biak azaroan jokatuko dira, Valentzian eta Jerezen. Ea Mariñelarena podiumaren goi goian ikusteko aukera dugun. Asteburuan Mundialean, MotorLandenAsteburu honetan atzera ere Dani Rivas ordezkatu du Alex Mariñelarenak, Blusens Avintia taldearekin arituz. Mundialerako baliagarria den Aragoiko Sari Nagusia dago jokoan, Alcañizeko MotorLanden. "Zirkuitu hau gustuko dut eta lan ona egitea espero dut" azaldu digu pilotu irurtzundarrak. Ea aurretik egindako lana baliagarria zaion eta hala den. Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da igandean, Antena 3 telebistan.