Xota Nafarroaren garaipena Galizian

Guaixe 2013ko irailaren 23a

Xota Nafarroak 1-2 irabazi zion Burelari Galizian jokatutako partidan. Etxean Jumillaren kontra galdu eta gero, Xotarendako oso inportantea zen Galizian puntuatzea eta garaipen horrek animo handiak eman dizkio Imanol Arregiren mutilei. Rafa Usinek aurreratu zuen Xota, baina Burelak berehala berdindu zuen. Bigarren zatia hasi bezain pronto Jesulitok garaipenaren gola sartu zuen eta markagailua ez zen gehiago mugitu. "Kontentu gaude, baina oraindik asko dago egiteko" adierazi zuen partida bukaeran Imanol Arregi entrenatzaileak. Imanolek gaineratu zuen partida bukaeran ez zutela kontrako atean asmatu eta Burelaren berdinketaren gola talde berdeak izandako defentsa akats bakarrean heldu zela. Sailkapen orokorrean Inter Movistar da liderra, 6 punturekin, Bartzelonarekin puntutara berdinduta. Xota Nafarroa 9.a da, 3 punturekin. Asteburuan atsedenaldia du Xotak. Rafa Usin selekzioarekinRafa Usin jokalaria Espainiako areto futbol selekzioarekin kontzentratuta dago, Ceutan, 2014ko ilbeltzean eta otsailean Amberesen jokatuko den Europako Txapelketak prestatzeko. Espainiako selekzioak bi lagunarteko partida jokatuko ditu Ceutan, Belgikaren kontra, gaur eta bihar.