Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gor disketxeak jakinarazi duenez, Gaur Ez taldeak urte bateko atsedenaldia hartuko du lastailetik aurrera. Taldearen aurkezpen lana hainbat eszenatokitan erakutsi ondoren heldu da taldearen erabakia. Beraz, Xabik (baxua), Idoiak (gitarra), Julek (kantaria), Julenek (bateria) eta Alfredok (gitarra) osatzen duten taldea taula gainean ikusteko azken aukera larunbatean izanen da, Hernanin.